EMAN IZENA HEMEN (matrikula)

  • Iazko mintzalagun taldean jarraitu nahi baduzu >  zuekin harremanetan jarriko gara taldearen egoera ezagutu eta mintzalagun berriak sartzeko aukera dagoen zehazteko.
  • MINTZALAGUNEAN berria bazara > Urriaren 1etik aurrera  IZENA EMAN behar duzu on-line galdetegia betez edo GEU elkartearen bulegoan.
    • ORDUTEGIA (aldez aurretik abisatu badaezpada):
      • Goizez > 08:30 – 15:00

URTEKO KUOTA >  20€
Laboral Kutxako k/k (GEU elkartea – Mintzalaguna)
ES06 3035 0080 90 0800061384   > Mesedez, ez ahaztu kontzeptuan zure izen-abizenak zehazten
Izen-emate fitxak jaso bezain laster hasiko gara ikasturte berri honetarako taldeak sortzen. Banan banan izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko gara talde proposamena egiteko eta lehenengo bilera adosteko.
 
ZER DA MINTZALAGUNA?
Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Mintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… Baina denek dute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzeko eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzeko asmoa. Urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.
Bospasei laguneko taldeak izaten dira mintzalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaldunei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.
Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea. Izena emateko informazioa www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian dago eskura. Era berean, 688819118 telefonoan whatsapp zerbitzuaren bitartez informazio emane dota zalantzak argitzeko aukera dago.
 

 
 
 

Matrikulazio prozesuaren inguruan edozein zalantza baduzue: