Irailaren 27an Salburuko Gizarte Etxean bildu ginen TOR Magoaren magia ikuskizunaz gozatzeko. Errekabarri Guraso Elkartea laguntzaile izan genuen ikuskizunaren antolakuntzan eta antzokia bete zen.
Aurten, Igandeak Jai saioak pixka bat ezberdinak dira segurtasun arauak betetze aldera eta normalean bertan egiten den tailerra online bidez proposatzen dizuegu, hemen bideo txikia:

Eta hauek eguneko argazki batzuk.
Urrian elkar ikusiko dugu berriro!