GEUrekin Mendira taldeko kideek ikasturte berriari hasiera eman diote, eta pasa den igandean Saibi, Akalarra eta Deabru Atxa tontorrak gailendu zituzten.

15 lagun bildu ziren egun erdiko txangoa egiteko, eta kide berri bati ongietorria egiteko eguraldi ezin hobea izan zuten mendizaleek.