Garai hauetan ohikoak dira opariak. Mari Domingik eta Olentzerok ekartzen dituztenak, lagun artean eta etxekoen artean egiten direnak… Gabon hauetan, GEU elkartetik, EUSKARA oparitzea proposatzen dizuegu. Nola? Lagunak, senitartekoak edota zu zeu GEU elkarteko kide bihurtuz, hau da, GEU elkarteko bazkidetza eginez (urtean 30€).

2018. urtean GEU elkarteak euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko aktibazio proiektua du eskuartean. Horretarako, bidelagun berriak behar ditugu. Zu nahi zaitugu gurekin EUSKARAZ!

Has gaitezen elkarrekin euskaraz bizitzen!!

Egin zaitez GEUkide!

* Bazkidetza berriekin Has Gasteizen poltsa oparituko dizugu!