Badatoz Gabonak, eta etxeak apaintzeko jartzen ditugun “girnalda” distiratsu zatarren ordez, oihalezko apaingarri originalak egiteko aukera eskaini nahi dizuegu. Gainera, neguko solstizioko ospakizunak pasata kentzea ahazten bazaizkizue ere, ederki eta polit geratuko dira dauden lekuan. Eskuz egingo ditugu, beraz bakoitzak nahi duen oihal eta koloreak aukeratuko ditu, bere etxean hoberen ematen duten horiek!
 
Hau guztia AGURITAL markako Isabel Arroyaberen eskutik.
-Noiz? Abenduaren 15ean, ostirala > 18.00-19.30etara
-Non? Zapatagile kalea, 57, 1 solairua
-Prezioa: 5€ lagun bakoitzeko
IZENA EMATEKO bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia

*Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin