Zeledonen lau jaitsiera eta lau igoera, hogei dantza plazatik gora, milaka txorizo pintxo, ehundaka patata tortilla… Barre asko, negarren bat eta milaka euskaldunen eta euskalzaleen babesa eta laguntza, hori da, bost urte hauetan Gasteizko Jaien bueltan Aihotz plazan bizi izan duguna.

Bost urte joan zaizkigu jada jaietako abentura hasi genuela GEU txosnarekin. Bidean asko ikasi badugu ere, helburua bera da: Gasteizko Jaiak euskalduntzea eta GEU elkartearen lana ezagutzera ematea. Eta horretarako, aurten ere zuen laguntza ezinbestekoa da.

GEU txosna urtez urte handitzen eta hedatzen joan den egitasmoa da eta aurten Gasteizko Jaien aurreko asteburuan irekiko ditu ateak. Orotara, hamaika egunez Aihotz plazan euskara izango da nagusi eta erronka honi eutsi ahal izateko 220 lagunetik gora behar dira txanda guztiak betetzeko. Animatu eta aukeratu zure txanda!

GEU txosna, aukeratu zure txanda

txanda-egutegia-2016