txosna-2016Ikasturte berriari ekin diogu dagoeneko baina ezin ahaztu Gasteizko jaien bueltan bizi izandakoak. GEU txosna hamaika egunez ireki ahal izateko 200 lagun inguru aritu ziren txandak betetzen. Patata tortillak egiten, txosna dekoratzen, poteak  jartzen, bokatak montatzen edota abuztuaren 10ean dena jasotzen… Mila mila esker  txanda bat (edo bi, edo hiru!!) egitera animatu zareten guztioi!! Eta noski, barraren beste aldetik GEU elkartearen proiektuari sostengua eman diezuen guztioi.

Mila esker guztioi!!

Aurten ere, GEU txosnan boluntario gisa aritu diren guztiekin opg-afaria-2016afaria antolatu dugu. Irailaren 30ean Alde Zaharreko elkarte batean izango da (* elkartea konfirmatzeke) eta urtero bezala gure Maritxu Kajoi Gasteiztarra ospatuko dugu (hau da, dotore dotore jantziko gara!). Gonbidapena emailez edota watxapez jasoko duzue laster.