GEU TXOSNAREN LORALDIA

Andra Mari Zuriaren jaiak hurbiltzen doaz eta aurten ere, Aihotz Plazan kokatzen den Txosnaren ardura hartu dugu, bi urteko itxaronaldia eta gero. Aurreko urteetan oso gustora lan egiteaz aparte, gure lehentasunezko helburua lortu dugu: jaietan euskararen presentzia indartzea.

Gure ilusioak zazpi urte hauetan 200 bolondresei esker betetzea lortu dugu, eta 2022an ere zuen laguntza eta babesa behar dugu!

Bi urte luzeren ostean, txosna guztiok batera loratu behar dugu berriro!

Abuztuaren 3an jaia, elkarlana eta gure loraldia martxan hasiko dira eta hemen uzten dizuegu programazioa.

Eta gogoratu, zuek zarete GEU.

Zalantzarik baduzue jarri gurekin kontaktuan: info@geuelkartea.eus