1992.urtean errotu zenarekin, hazten jarraitzen dugu 2022.urtean

Aurten, elkarteak 30 urte betetzen ditu, eta zuekin ospatu nahi dugu urriaren 1ean (larunbata).

Horrez gain, GEU elkartearen eta GEUre euskararen historiari buruzko erakusketa bat antolatu dugu irailaren 29tik urriaren 30era arte, informazio gehiago:


Hona hemen urriaren 1ean antolatu dugun egun osoko egitaraua:
(esteka dagoen ekintzetan izen-ematea beharrezkoa da).

GEUREKIN MENDIRA & MINTZA IBILALDIA

Ordutegia: 10:00
Lekua: Arka plaza, Ibiltaria
Zer: IBILBIDEA (Eraztun berdea)
-Zabalganako basoa – Armentia – Olarizu

____

IGANDEAK JAI

Ordutegia: 11:00-12:00
Lekua: Aldabe Gizarte Etxeko antzokia 
Zer: “ELKARTASUN JANTOKIA!” (Irrien lagunak) & oparitxoa

3 urtetik gorako umeentzat. 
Plaza kopuru mugatuak. Izena eman eta gero, emaila jasoko duzue lekua duzuen edo ez jakinarazteko (adi, Spam karpetara heldu daiteke). 

____

IRAKURLE KLUBA 20. URTEURRENA

Ordutegia: 11:30-13:00
Lekua: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea – ORISOL aretoa
Zer:
*11:30-12:30 “GEUre liburu kuttunak”
Iban Zaldua idazleak gidatuta, Gasteizko zenbait idazlek (Karmele Jaio, Rikardo Arregi, Edu Zelaieta…) beraien liburu kuttunei buruz hitz egingo dute. Publikoak ere bere irakurketa biografiari aipamenak egiteko aukera egongo da. 
*12:30-13:00 Lunch + 2022/23 ikasturteko egitarauaren aurkezpena

____

DASTATZEAK

Ordutegia: 12:30-13:30

Ardo dastatzea: 
Errexala elkartean (Kutxi kalea, 62)
Garagardo dastatzea: 
Gautxori elkartean (Errementari kalea, 56)


18 urtetik gorakoentzat. Plaza kopuru mugatuak.

____

BAZKAL-AURREKO KALEJIRA

Ordutegia: 13:30
Lekua: Fariñas
Zer: Kutxi kaletik kalejira

Izen ematea ez da beharrezkoa.

____

BAZKARIA & BAZKALOSTEA

Ordutegia: 14:30
Lekua: Auzolana pilotalekua
Menua:
Helduentzako:
1. Barazki paella
2.Oilasko errea patatekin
3.Pantxineta
19€
Umeentzako:
1. Makarroiak txorizoarekin
2.Oilasko errea patatekin
3.Yogurta (Mahala)
14€


Ordainketa kontu korronte honetan: ES80 3035 0142 26 1420005615

____

BAKARRIZKETA

Ordutegia: 18:00-19:00
Lekua: Falerinako lorategia
Zer: Luze eta Motz bakarrizketa. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek eurek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartzen dituzte.

& DANTZA PLAZAN

Ordutegia: 19:30-20:30
Lekua: Falerinako lorategia
Zer: Azido Folklorikoren eskutik dantza plazan.

Izen ematea ez da beharrezkoa.

____

ZETAK-EN KONTZERTUA

Ordutegia: 21:30 ate irekiera / 22:30 kontzertua
Lekua: Jimmy Jazz aretoan


Sarrerak HEMEN eskuragai