Irailaren 24an Euskaraldiaren Gune Ibiltaria Gasteizen egongo da.

  • Goizez, 11:30-14:30 Andra Mari Zuriaren Plaza
  • Arratsaldez: 18:00-20:30 Salburuako jai gunean (Budapest-Varsobia kaleen artean)

Laguntzera etorri nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. euskaraldiagasteiz@geuelkartea.eus / 688743086: muntaia, propaganda banaketa, desmuntaia…

Bertan izango duzue:

  • Rolen inguruko dudak argitzeko aukera (Ahobizi/Belarriprest)
  • Informazio orokorra euskarri ezberdinetan
  • Izen Emateari buruzko argibideak
  • On-Line dendaren erakusleihoa

Auzo Batzordeetako kideei deialdia egiten diogu muntaketan lanetan lagundu eta Gunea Ibiltaria irekita dagoen tartean informazioa banatzeko laguntza emateko txandak egiteko.

Zer da Gune Ibiltaria?

Irailaren 9tik aurrera, herriz herri ibiliko den gune ibiltariak baliabide hauek izango ditu:

1.- Koordinatzailea eta gidaria: tokian tokiko herri batzordeko kideak gidatuko dituena, eta gunearen azpiegitura eta euskarrien kontrola edukiko duena.

2.- Furgoneta eta karpa batez osatutako gunea izango da: Euskaraldiaren atrezzoa, telebista, musika ekipoa, online dendaren erakusleiho, esku-orriak informazioarekin.