Mintzalaguna komunitateko kideon ikasturtea oparoa izan da. Izan ere, urtero bezala, elkarrekin euskara praktikatzeko esperientziak partekatu ditugu. Asteroko hitzorduen zein mintzalagunon sarearen bidez astero hartu-emanetan izan gara.

Ikasturteari amaiera emateko, Topaguneak mintzalagun guztientzat mintzodromo bat antolatu du.  Aurrez aurre elkartzerik ez dugun arren, elkartu gaitezen sarean eta amaitu dezagun elkarrekin Topa eginez!

Anima zaitez, eman izena:

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

  • Ekainaren 24an
  • 18:30ean
  • Jitsiren bidez
  • Doan

Parte hartu! Ez galdu aukera.

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: 

https://labur.eus/mintzodromoa