Mintzalaguna komunitateko kideon ikasturtea oparoa izan da. Izan ere, urtero bezala, elkarrekin euskara praktikatzeko esperientziak partekatu ditugu. Asteroko hitzorduen zein mintzalagunon sarearen bidez astero hartu-emanetan izan gara.

Ikasturteari amaiera emateko, Topaguneak mintzalagun guztientzat ardo dastaketa online bat antolatu du.  Aurrez aurre elkartzerik ez dugun arren, elkartu gaitezen sarean eta amaitu dezagun elkarrekin Topa eginez!

Anima zaitez, eman izena:
Izen ematea ekainaren 15era arte
ondoko loturan: https://labur.eus/ardo-dastaketa

  • Ekainaren 25ean
  • Jitsiren bidez
  • 18:30ean
  • 29€

Egunean hauek dastatzen erakutsiko digu IÑAKI OLABERRI  enologoak. Kata egiteko hiru ardo botila jasoko dituzu aurretik zure etxean. Elkarrekin topa eginez ikasturtea agurtzeko!

  • Rueda jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko ardo zuri bat, %100 Berdejoa.
  • Nafarroako jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko Ardo Gorria. %100 Garnatxa.
  • Errioxako jatorrizko deitura (D.O.) duen 2017ko Ardo beltz ondua. Tempranilloa, Garnatxa, Grazianoa.