Apirilaren 16an Gasteizko Euskalgintza Sozialaren Mahaia bilduko dugu.

Bertara deituak izan dira Gasteizen euskararen gaia lantzen dituzten eragile sozialak, helburu hauekin:

  • Elkar ezagutu.
  • Bakoitzak dituen proiektu eta lan ildo nagusien ardatzak partekatu.
  • Gasteiz mailan euskararentzat estrategikoak izan daitezkeen ekimenen inguruan hitz egin.
  • Elkarlanean aritzeko aukerak baloratu, eta suertatuko balitz, Gasteiz mailako partekatutako proiekturen bat diseinatzen hasi.
  • Elkarren arteko sarea sortu harreman bide jarraiak edukitzeko helburuz.

NOIZ: Apirilaren 16a, asteartez.

ORDUA: 18:30-20:30 bitartean.

NON: Montehermoso, Ortuño aretoa.

Ekimen honetara Gasteizko euskalgintzako eragile sozialen ordezkari ugari izan dira gonbidatuak.

+ INFO: euskaraldiagasteiz@gmail.com / 688743086