Arabako Fournier Karta Museoak, XV. mendetik gaur egun arteko karten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta tematikoa eskaintzen du, beti ere haurrentzako egokitua.

Ibilbidean zehar, kartak inprimatzeko teknika ezberdinak aurkeztu eta azalduko dira, kontinente guztietako karta-sortak ikusi ahal izango dira, bildumako karta zaharrenetako batzuk,  Espainian  litografiatutako lehen karta-sortak…

NOIZ? urtarrilaren 28an, larunbata

IRAUPENA: 11.00-12.30

NON? Bendaña jauregian, Bibat museo multzoa (Kutxi kaleko 54. zenbakian)

fi_2016_irudia_bibat-museoa

EGITARAUA:

-10.30ean Txinbo tabernan (kutxi kalea, 57) elkartuko gara, nahi duenak, kafetxo bat hartzeko

-11.00etan bisitari hasiera emango zaio (puntualitatea ezinbestekoa izango da, 10.55ean beranduenez museoko tabernan)

 

Izena emateko bidali mezu bat zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu 945 222 153 telefono zenbakira, honako datuok zehaztuz:

  • Zenbat haur eta heldu joango zareten (haurren kasuan adina zehaztuz)
  • Bakoitzaren izen abizenak
  • Eposta
  • Telefono zenbakia

*Oharrak: 5 urtetik gorako umeentzat gomendatzen dugu. Doakoa da. Plaza mugatuak. Euskaraz komunikatzeko gaitasuna beharrezkoa da.