[EUSKARAREN EGUNA]
GURI TOKI GUZTIETAN EGITEA GUSTATZEN ZAIGU!
Urtero bezala GEU Elkarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du abenduaren 3an kandelak piztera gonbidatzen ditu hurbildu nahi diren guztiak.
Datorren abenduan, zubia baino lehen, denok batera euskararen izpiak ikusiko ditugu “Euskarak 365” egun dituela aldarrikatuz!
Aurtengo kanpaina Tauparen dinamikaren baitan kokatzen da: Guri toki guztietan egitea gustatzen zaigu! Askoz euskara gehiago entzun eta egin nahi dugulak; edonoiz, edonorekin eta edonon.

ABENDUAK 3
17:30 Igandeak Jai dinamikaren baitan, “Azken Eguzkilorea” ikuskizuna izango dugu IAK-n, Patata Tropikalaren eskutik.
18:30 Kalejira Dirty Durum Brass Band-en eskutik Izaskun Arrue Kulturgunetik ANDRA MARI ZURIRA.
19:30 Argien piztea Mosaiko bat eginez eta Enedunak-en kontzertutxoa ANDRA MARI ZURIAREN PLAZAN.

AUZOZ AUZO
Azaroan eta abenduan zehar, Gasteizko auzo ezberdinek hainbat ekintza antolatu dituzte Euskararen Egunaren dinamikaren baitan. Hementxe dituzue auzo guztietako ekintzak.
Iruzkinik ez "[EUSKARAREN EGUNA]"