Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak

2021ean hasi genuen dinamika , hilean behineko saioetan, euskararentzat etorkizun hobea nahi dugun hainbat gasteiztar. Zenbait saiotan metodologiak ezagutu genituen, beste batzuetan esperientziak, denetan gogoeta interesgarriak. Balorazio ona, aho-zapore goxoa eta gehiagorako gogoa geratu zitzaizkigun iaz. Horiek guztiek ekarri gaituzte aurten Eragiteko janzten izeneko ziklo honen bigarren edizioa antolatzera. Ezagutza, iritziak eta esperientziak partekatzeak aberatsago eta gure helburuetan eraginkorrago egiten gaituelako.

Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleon (in)formazio, hausnarketa eta elkar ezagutu eta aberasteko une eta guneak eskaintzea da.

Otsailaren 22an, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskararen etxean.

Gasteizko euskara jendea. Familia-argazkira nor gonbidatu? Irati Iciar

Martxoaren 29an, asteartea, 18:30ean, Sumendi espazioan.

Gazteak, auzoak…Periferian, bizirik eta bizi-gogoz

Apirilaren 26an, asteartea, 18:30ean, Salburuako gizarte etxean.

2040ko Gasteizko euskaldunak. Asier Etxenike eta Iñaki Martinez de Luna

Maiatzaren 31an, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskararen etxean.

Kulturak egiten gaitu. Sortzaile, eragilea, hizkuntza… Solasaldia

Antolatzaileak: ARABAGARA, Topagunea, Lazarraga Elkartea, ALEA eta GEU Elkartea

Babesleak: Gasteizko Udala, Laboral kutxa eta Vital Fundazioa