ERAGITEKO JANZTEN
Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak
2021ean hasi genuen dinamika , hilean behineko saioetan, euskararentzat etorkizun hobea nahi dugun hainbat gasteiztar. Zenbait saiotan metodologiak ezagutu genituen, beste batzuetan esperientziak, denetan gogoeta interesgarriak. Balorazio ona, aho-zapore goxoa eta gehiagorako gogoa geratu zitzaizkigun iaz. Horiek guztiek ekarri gaituzte aurten Eragiteko janzten izeneko ziklo honen bigarren edizioa antolatzera. Ezagutza, iritziak eta esperientziak partekatzeak aberatsago eta gure helburuetan eraginkorrago egiten gaituelako.
Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleon (in)formazio, hausnarketa eta elkar ezagutu eta aberasteko une eta guneak eskaintzea da.
Otsailaren 22an, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskararen etxean.
Gasteizko euskara jendea. Familia-argazkira nor gonbidatu? Irati Iciar
Martxoaren 29an, asteartea, 18:30ean, Sumendi espazioan.
Gazteak, auzoak…Periferian, bizirik eta bizi-gogoz
Apirilaren 26an, asteartea, 18:30ean, Salburuako gizarte etxean.
2040ko Gasteizko euskaldunak. Asier Etxenike eta Iñaki Martinez de Luna
Maiatzaren 31an, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskararen etxean.
Kulturak egiten gaitu. Sortzaile, eragilea, hizkuntza… Solasaldia
Antolatzaileak: ARABAGARA, Topagunea, Lazarraga Elkartea, ALEA eta GEU Elkartea
Babesleak: Gasteizko Udala, Laboral kutxa eta Vital Fundazioa
Iruzkinik ez "ERAGITEKO JANZTEN"