Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Parral emanaldiak · TRISTTAN MOURGUY · kontzertuan

25 apirila, 2017 @ 21:30 - 23:00

Doan

tristtantaldeaweb

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu. Bere kantugintza lan horretan 2014ean atera zuen bere lehen folk-akustiko diskoa, Trobador izenarekin.

2016an proiektu berri bati ekin dio  DUAL [1/2] : GORDEKA diskoa plazaratuz.

Izenak iradokitzen duen bezala, bertan entzuten diren soinuak dualtasunaren kontzeptuaren inguruan josita daude. Dualtasunak, txanponak lez, bi aurpegi dituenez, lehen disko honen osagarri, 2017ko udazkenean bigarren diskoa kaleratzeko asmoa daukate Tristtan eta bere taldekideek. 

Bere musikak, hemengoa dela asmatzen bada ere folk-pop-rock progresibo eragin handiak badauzka. Ahots bero eta apalarekin gitarra klasiko edo folkaren laguntzaz kantu goxo eta indartsuak aldizkatzen ditu. Doinu folketatik elektro-rockera ibiltzen da bossa-nova eta funkaren bideak zeharkatuz, abesti sentibera baina indartsuak josiz eta musika banda ezin hobeki uztartuz.

Ez galdu harri bitxi hau zuzenean entzuteko aukera, badakizu Parralen apirilaren 25ean, asteartez, 20:30ean.

Xehetasunak

Data:
25 apirila, 2017
Ordua:
21:30 - 23:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Parral Taberna
San Frantzisko Xabier kantoia
Gasteiz,
+ Google Map