Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Parral emanaldiak · PELAX

27 martxoa, 2018 @ 21:30 - 23:00

Doan

 

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa.

Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak. Honela lehen lan luzea burutu zen, Cowboy’s Orchestra Saioak (2015) izenekoa, Iñigo Irazokirekin grabatua Saran.

2017a urte oparoa izan zen Pelaxentzat. Lehenik eta behin, ekainean, bere haurtzaroko lagun eta musika elektroniko ekoizle den Telmo Trenorrekin EP bat kaleratu zuen Pelax eta Telmo Trenor, rocka eta elektronika oinarri dituena. Bestetik, bere esentzietara itzuliz, urte amaieran rock bandarekin kaleratu zuen bere bigarren lan luzea den Talkak egiten du didaktika (2017), hau ere Iñigo Irazokirekin, Beran grabatua eta Iñigo Ozaeta, Andoni Olaetxea eta Iker Vázquezen laguntzarekin.

Martxoaren 27an, 20:30etan, Parralen zuzenean aurkeztuko digu bere azken diskoa. Bakarkako formatuan etorriko zaigu, bere sormena modu intimoan plazaratzeko asmoz. Pelaxek bere berezkoa duen Country kutsudun Rock-Bluesa gozatzeko aukera ezin apartagoa izango dugu, modu biluzian, ahots sendoa eta gitarra abila lagun.

 

 

Xehetasunak

Data:
27 martxoa, 2018
Ordua:
21:30 - 23:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Parral Taberna
San Frantzisko Xabier kantoia
Gasteiz,
+ Google Map