Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[PARRAL EMANALDIAK] Olatz Salvador !!!BERTAN BEHERA!!!

17 urria, 2017 @ 21:30 - 23:00

ISTRIPU BAT DELA MEDIO OLATZ SALVADORRREK DATOZEN EGUNETARAKO AURREIKUSITA ZITUEN KONTZERTU GUZTIAK BERTAN BEHERA UTZI BEHAR IZAN DITU. TARTEAN PARRALEN EMAN BEHAR ZUENA. Berarekin harremanetan gaude data berri bat zehazteko asmoz. Bitartean Olatzi azkar sendatzea opa diogu!!! Animooo!

Olatz Salvador artista donostiarra da eta 2014. urtean hasi zen bere bakarkako ibilbidea lantzen. Skakeitan taldean teklatu eta sintetizadoreekin dabilen arren, gitarra aukeratu du bere proiektu pertsonala aurrera eramateko orduan. Giro intimista baterantz daramaten doinuak bilatzen ditu, sentsazio ezberdinak islatzeko intentsitateekin jolastuz.

2016ko irailean Zarautzen emandako zuzeneko bat atera zuen argitara, plataforma digitaletan dago entzungai. Egun estudioko bere lehen lana izango dena ekoizten ari da, urte amaieran grabatzen hasteko.

 

 

 

https://www.youtube.com/watch?v=HYlsq2o72pM

Xehetasunak

Data:
17 urria, 2017
Ordua:
21:30 - 23:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Parral Taberna
San Frantzisko Xabier kantoia
Gasteiz,
+ Google Map