Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[ERAGITEKO JANZTEN] Kulturak egiten gaitu. Sortzaile, eragile, hizkuntza, harreman, espazio… aukerez.

31 maiatza, 2022 @ 20:30 - 22:00

Kultura da edozein komunitateren ispilu, adierazpide eta garatzeko berezko lurzorua. Gureari dagokionez, bistan da euskarazko kulturak eta euskararen erabilerak elkar elikatzen dutela, eta kulturarena, zorionez, ez dela ahulen dugun eremua. Hala ere, bertan goxo egotekoak ez garenez, saltsan dihardutenen ahotik jakin nahi ditugu dituzten ikuspuntuak, aukerak, beharrizanak, asmoak…

Edurne Azkarate aktorea da, Miren Narbaiza musikaria eta Oihana Bartra bertsolaria, baina, aldi berean, hainbat kultur egitasmoren eragile ere badira, eta izate horiek ikuspegi zabaleko begirada ematen diete. Hori gurekin partekatzera gonbidatu ditugu eta Jon Sanchez kazetariari solasaldia bideratzea eskatu diogu.

EDURNE AZKARATE (Oion, 1993) aktoreak eta zuzendariak Arte Dramatikoa (ESADCyL), Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Uninertsitatea) eta Zuzendaritza Eszenikoa (UNIR) ikasi zituen. TR Warszawa, Kamikaz Kolektiboa eta Artedrama konpainientzako lan egin du, besteak beste, baita ETB1en hainbat saio gidatu ere. Paul Urkijo zinegile gasteiztarraren Irati filmean parte hartu ostean, egun, Metrokoadroka Sormen Laborategiarekin sorkuntza lanetan dabil.

MIREN NARBAIZA (Eibar 1986) ikasketaz kazetaria den arren, musikari emana dabil aspaldidanik. Napoka Iria bikotean hasi zuen bidea eta ondoren etorri ziren Perlak, Dual Split, Drumkopters eta Joseba B. Lenoir taldeak. 2017an ekin zion bakarkako bideari MICE proiektuarekin.

OIHANA BARTRA (Bilbo,1984). Euskal Filologia ikasi zuen, eta irakasle eta itzultzaile lanetan aritu izan da. Egun irakasleen formazioan egiten du lan. Gaztetxotan hasi zen Santutxuko bertso eskolan eta ordutik plazaz plaza dabil. Herri mugimenduetako kidea da, euskalgintza eta kulturgintza alorretan batez ere. Bilboko BIRA kulturguneko talde eragilean dabil, orain dela bost urte sortu zenetik.

JON SANCHEZ BARRADO (Altza, 1980). Euskal Filologia ikasteko aitzakiapean gasteiztartu zen, eta aitzakia horrekin berarekin hasi zen AEKn irakasle, itzultzaile eta zuzentzaile. KORRIKAren aitzakiapean hasi zen komunikazioan, eta horrek eraman zuen kazetaritza ikasketak egitera. Harrezkero, HALA BEDI irratian aritu izan da, baita ALEAn laguntzen ere. Komunikazioan jarraitzen du egun, aitzakiarik gabe.

Antolatzaileak: ARABAGARA, Topagunea, Lazarraga Elkartea, ALEA eta GEU Elkartea

Babesleak: Gasteizko Udala, Laboral kutxa eta Vital Fundazioa

Izen ematea HEMEN

Xehetasunak

Data:
31 maiatza, 2022
Ordua:
20:30 - 22:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map