Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[OLERKI-GOSEA]: Ekitaldia

4 ekaina, 2022 @ 12:30 - 15:00

Gasteizko poesiaren hilabetea aprobetxatuz eta hilabeteari amaiera polita emateko, talentu gazteen aldeko apustua egin nahi dugu, eta ez bakarrik sare sozialetan burutu ditugun ekimenekin.

Hortaz, euskal olerkari eta artista batzuen eskutik, Almendrako azokarekin elkarlanean, zuzeneko musika (gitarra eta biolontxeloa) izango duen olerki ekitaldi bat dakargu, gure hiriaren bihotzetik euskal sortzaileei ahotsa eman nahi diegulako.

Horrez gain, Almendrako azokaren produktu askorekin egindako saski baten zozketa egingo dugu GEU Elkartea babesten duzuen guztiekin (izen-emate epea egongo da egunean bertan, 10:00etatik 12:00ak arte Burullerias plazan).

Egitaraua:

  • 11:15 Olerki ekitaldi laburra San Miguel Kantoian
  • 12:00 Olerki ekitaldi musikatua Burullerias Plazan
  • 13:00 Almendrako azokaren saski baten zozketa

Euskal arte, kultura eta olerki gose gara!

Xehetasunak

Data:
4 ekaina, 2022
Ordua:
12:30 - 15:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Gipuzkoa Spain + Google Map