BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Geu Elkartea - ECPv5.1.2.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Geu Elkartea
X-ORIGINAL-URL:https://geuelkartea.eus
X-WR-CALDESC:Events for Geu Elkartea
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Helsinki
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0300
TZNAME:EEST
DTSTART:20220327T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0300
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:EET
DTSTART:20221030T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Helsinki:20220531T203000
DTEND;TZID=Europe/Helsinki:20220531T220000
DTSTAMP:20260523T141307
CREATED:20220211T065425Z
LAST-MODIFIED:20220211T065425Z
UID:10487-1654029000-1654034400@geuelkartea.eus
SUMMARY:[ERAGITEKO JANZTEN] Kulturak egiten gaitu. Sortzaile\, eragile\, hizkuntza\, harreman\, espazio… aukerez.
DESCRIPTION:\n\nKultura da edozein komunitateren ispilu\, adierazpide eta garatzeko berezko lurzorua. Gureari dagokionez\, bistan da euskarazko kulturak eta euskararen erabilerak elkar elikatzen dutela\, eta kulturarena\, zorionez\, ez dela ahulen dugun eremua. Hala ere\, bertan goxo egotekoak ez garenez\, saltsan dihardutenen ahotik jakin nahi ditugu dituzten ikuspuntuak\, aukerak\, beharrizanak\, asmoak… \nEdurne Azkarate aktorea da\, Miren Narbaiza musikaria eta Oihana Bartra bertsolaria\, baina\, aldi berean\, hainbat kultur egitasmoren eragile ere badira\, eta izate horiek ikuspegi zabaleko begirada ematen diete. Hori gurekin partekatzera gonbidatu ditugu eta Jon Sanchez kazetariari solasaldia bideratzea eskatu diogu. \nEDURNE AZKARATE (Oion\, 1993) aktoreak eta zuzendariak Arte Dramatikoa (ESADCyL)\, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Uninertsitatea) eta Zuzendaritza Eszenikoa (UNIR) ikasi zituen. TR Warszawa\, Kamikaz Kolektiboa eta Artedrama konpainientzako lan egin du\, besteak beste\, baita ETB1en hainbat saio gidatu ere. Paul Urkijo zinegile gasteiztarraren Irati filmean parte hartu ostean\, egun\, Metrokoadroka Sormen Laborategiarekin sorkuntza lanetan dabil. \nMIREN NARBAIZA (Eibar 1986) ikasketaz kazetaria den arren\, musikari emana dabil aspaldidanik. Napoka Iria bikotean hasi zuen bidea eta ondoren etorri ziren Perlak\, Dual Split\, Drumkopters eta Joseba B. Lenoir taldeak. 2017an ekin zion bakarkako bideari MICE proiektuarekin. \nOIHANA BARTRA (Bilbo\,1984). Euskal Filologia ikasi zuen\, eta irakasle eta itzultzaile lanetan aritu izan da. Egun irakasleen formazioan egiten du lan. Gaztetxotan hasi zen Santutxuko bertso eskolan eta ordutik plazaz plaza dabil. Herri mugimenduetako kidea da\, euskalgintza eta kulturgintza alorretan batez ere. Bilboko BIRA kulturguneko talde eragilean dabil\, orain dela bost urte sortu zenetik. \nJON SANCHEZ BARRADO (Altza\, 1980). Euskal Filologia ikasteko aitzakiapean gasteiztartu zen\, eta aitzakia horrekin berarekin hasi zen AEKn irakasle\, itzultzaile eta zuzentzaile. KORRIKAren aitzakiapean hasi zen komunikazioan\, eta horrek eraman zuen kazetaritza ikasketak egitera. Harrezkero\, HALA BEDI irratian aritu izan da\, baita ALEAn laguntzen ere. Komunikazioan jarraitzen du egun\, aitzakiarik gabe. \nAntolatzaileak: ARABAGARA\, Topagunea\, Lazarraga Elkartea\, ALEA eta GEU Elkartea \nBabesleak: Gasteizko Udala\, Laboral kutxa eta Vital Fundazioa \nIzen ematea HEMEN\n\n\n
URL:https://geuelkartea.eus/ekitaldia/eragiteko-janzten-kulturak-egiten-gaitu-sortzaile-eragile-hizkuntza-harreman-espazio-aukerez/
LOCATION:Oihaneder Euskararen Etxea\, Fray Zacarías Martínez kalea 2\, Vitoria-Gasteiz\, 01001
CATEGORIES:Bestelakoak
GEO:42.8486002;-2.6728365
X-APPLE-STRUCTURED-LOCATION;VALUE=URI;X-ADDRESS=Oihaneder Euskararen Etxea Fray Zacarías Martínez kalea 2 Vitoria-Gasteiz 01001;X-APPLE-RADIUS=500;X-TITLE=Fray Zacarías Martínez kalea 2:geo:-2.6728365,42.8486002
END:VEVENT
END:VCALENDAR