Badator GEU txosna! Urtero bezala, GEU elkarteak kudeatzen duen txosnak Aihotz plaza girotuko du Gasteizko jaietan. Aurten, abuztuaren 2tik 9ra egongo da zabalik. Lehenengo bi egunetarako, hilaren 2rako eta 3rako, GEU txosnako egitarau zabala prestatu dugu. 

Egun horietako txandak betetzeko zure laguntza behar dugu. Animatu zaitez eta aukeratu zure txanda GEU txosnan > Txanda aukeratzeko galdetegia

Musika, dantza, jatekoa, edatekoa eta giro euskalduna ez dira faltako!