Udako arratsalde sargoriak hiri barneko fauna dibertsitatearen inguruan konturatzeko aukera eman zigun. Egunero, gure muturren aurrean ikusten ditugun hegazti ugarik dauzkaten bizi estrategia harrigarriak jakingo bagenitu, ziur beste begi batzuekin begiratzen hasiko ginatekeela gure auzokide hauei!
Bestalde, gure kaleetan bizi diren zenbait hegaztik ekartzen dituzten onurak ere kontuan hartu beharko genituzke, batez ere, kaltegarriak izan daitezkeen zenbait espezieren kontrolerako tresna gisa, arratoiak kasu. Era berean, eraikinen diseinuan eta birgaitzean hegaztiak erakartzeko neurriak hartzeko aukerez ere hitz egin genuen.
Arratsaldean zehar ohiko txolarre eta usoez gain, beste zenbait espezie berezi ikusteko aukera izan genuen. Hona hemen ikus genituenen zerrenda: Sorbeltz arrunta (Apus apus), Txirriskila (Serinus serinus), Amiamoko edo zikoina zuria (Ciconia ciconia), Gaztelu zozo arrunta (Sturnus unicolor), Arrano txikia (Aquila pennata), Belatz gorria (Falco tinnuncus)…
Mila esker etorri zineten, guztioi arratsalde polit bat pasatzen laguntzeagatik!!!