[ARGAZKI GALERIA] Bisita gidatuak
Otsaila eta martxoa bitartean Mintzalagunekin batera hainbat bisita gidatu egin ditugu Gasteizko leku nabarmenetara.
Aukera polita izan dute Mintzalagunek beraien taldeetatik kanpo hiriko beste euskaldun batzuk ezagutzeko edota talde moduan ekintza bat egiteko.
Ezagutu ditugu ere Gasteizko museo eta leku interesgarriak, eguneroko bizitzan oharkabean pasatzen zaizkigunak. Bisitak aberasgarriak izan dira, KM0ko kultura eta ezagutza lehenengo eskutik entzun baitugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ere hurrengo museo eta bisita gidatuak antolatzen dituzten entitateei, segurtasun osoz aukera hau eskaini digutelako:
Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa
Arabako Natura Zientzien Museoa
BIBAT: Fournier Karta Museoa eta Arkeologia museoa
ATARIA, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
Erdi Aroko Gasteiz
Iruzkinik ez "[ARGAZKI GALERIA] Bisita gidatuak"