Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintza txotx lehiaketa birtuala eginez. Ez dugu txotx egingo, baina elkar zirikatuko dugu eta sari ederrak irabazi ere bai!

Online lehiaketa bat ari gara prestatzen eta Mintzalagun guztiak gonbidatuta zaudete berton parte hartzera:

Nolakoa izango da lehiaketa? 

  • Martxoaren 23an izango da lehiaketa, 18:30ean hasita, sarean.
  • Parte hartzeko aurrez izena eman behar dahemen edo  herri bakoitzeko dinamizatzailearen bidez.
  • Lehiaketan  “sagardotegia” gaiari buruzko galderak egingo dizkizuegu.
  • Mugikorren bidez burutuko dugu lehiaketa, Kahoot izeneko tresnarekin.  Lehiaketa irekitzen denean, bertan parte hartzeko klabea bidaliko dizuegu eta galdera guztiak mugikorraren bidez erantzungo dituzue.
  • Herri askotan lehiaketan parte hartzeko guneak prestatuko dituzte. Dena den, etxetik parte hartzeko aukera ere badago, bakarka zein taldeka: galderak erantzuteko mugikorra beharko duzue eta tableta, ordenagailua edo beste mugikor bat zuen  lehiakideekin komunikatzeko.
  • Etxetik zein lehiaketarako prestatutako guneetatik parte hartuta ere, gogoratu elkar zaindu behar dugula osasun neurriak betez.

SARIA

Erantzuteko denbora hasten denean, erantzun zuzenak eta azkarrenak izango dira irabaziko dutenak!
2 SAGARDOTEGIKO LOTEAK JOKOAN:

6 TXULETOI 700 g. eta SAGARDO KUTXA BAT, ZURE MINTZATALDEAREKIN GOZATZEKO!