Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean ematen zituen, Vinarósen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek, Vinarós eta beste batzuek, bai Ana bai Vinarós. Ana herrian hil zen etaa antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute.
Ikerketa horren harian, gorputz “gauzaezen” kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz. Gorputz horien kontrako herri eta hirietako ehizaz ari gatzaizue.
Eta ehiza horretan, arkumeak eta otsoak daude beti, korrika egin beharra dutenak eta jazartzen dutenak, goian daudenak eta behean daudenak, agintariak eta mendekoak… Agintzaileak eta bizirik irauten saiatzen direnak.


– Principal Antzokian
– Martxoak 4 – 19:00etan 
– 7,5 €

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez, hala ere, gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen