GEU elkartean Printzipal Antzokiak antolatutako EKOMUSK ikuskizunerako sarrerak eskainiko ditugu deskontuarekin.

Harizko eta perkusiozko bederatzi instrumentuz eta klabezinaz osatutako talde bat, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariek osatua eta antzinako musikan aditu Enrike Solinisek zuzendua, errepertorio barrokoan barneratuko da, instrumentuen eta naturaren arteko harreman estua erakusteko. Kontzertuak iraungo duen berrogeita hamar minutuetan jasota geratuko dira bi ideia nagusi: batetik, Barrokoaren garaian konpositoreek naturako elementuak irudikatzeko joera zutela eta, bestetik, hari-instrumentuak artisau moduan eraikitzen jarraitzen direla, ingurumena errespetatuz.

Antzezlana ondorengo egunean izango da:

Martxoak 7, igandea, 18.00etan > EKOMUSIK

*OHARRAK:

8 urtetik gorakoentzat

Eskaera bakoitzeko heldu bakarra onartuko da.

Kontuan izan Principal Antzokian eserleku bateko hutsunea uzten dela lagun batetik bestera nahiz eta familia berekoak izan.