Instagram bitartez sarrera hirukoitza zozkatzen dugu. Irabazleak 3 sarrera lortuko ditu Eñaut Elorrietaren kontzertura joateko Principal Antzokian, otsailaren 27an, larunbata, 19:00etan.

Parte hartzeko:
1. Jarraitu @geuelkartea Instagramen
2. Argitalpen honi atsegin dut eman
3. Partekatu argitalpena

Otsailaren 26an, 10:30etan zozkatuko ditugu, egon adi gure stories-etara!

Sarrerak emanaldiaren egunean bertan emango dizkiogu irabazleari OPERA ERAIKINAREN atarian.

ZORTE ON!!

Irteera argiak Eñaut Elorrietak azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio zuzena da. Oso gaztetan kantuan hasi zenetik urrats bat harago egin du proiektu bakoitzean, beti gorantz, sorkuntzan, interpretazioan, agertokiaren gaineko emanaldietan eta, batez ere, publikoaren aurreko pertzepzioan.

Aukera ezin hobea du publikoak lan berri horren eta kantariaren eskutik abesti berrion zapore gozoa bezain sentikorra eskuzabalki jasotzeko. Lan berria erabat sinesgarria eta atsegina baita, eta neurri handi batean
baita hunkigarria ere.

Disko berriko bederatzi abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du artistak zuzenetara, hasieratik erakutsi dituen zintzotasuna eta benetakotasuna agertokira ekarrita.