ERAGITEKO JANZTEN. Gasteiztar euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak
Euskararentzat etorkizun hobea nahi dugun gasteiztarrok aukerak behar ditugu gure amets komunei buruz hitz egiteko. Honetan edo hartan ekarpena egiten (nahi) dugunok, sarritan, informazio mugatua dugu, gure inguruan bertan mugitzen ari denaz, edo hemen eta han dauden proposamenez. Esperientziak, metodologiak, bizipenak, ikuspegiak, ikerketak, gogoetak,… ezagutzea eta partekatzea, horiek aberasteko bideak izateaz gain, gure ahaleginetan eraginkorrago izateko moduak ere badira.
Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleon (in)formazio, hausnarketa eta elkar ezagutu eta aberasteko une eta guneak eskaintzea da.
Otsailaren 23an, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskaren etxean.
ALDAHITZ ikerketa eta ULERRIZKETA metodologia. Pello Jauregi Etxaniz.
Martxoaren 23an, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskararen etxean.
BERRINDARTU ETA JAUZI txosten-proposamena, Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Luna (Topalabe taldea)
Apirilaren 20an, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskararen etxean.
Herritarrak eta euskara AKTIBAZIORAKO GAKOAK. Maialen Iñarra ( Soziolinguistika klusterra eta Zesar Martinez (EHUko Parte hartuz institutua) gehi Salburua eta Abetxukuko euskara taldeak.
Maiatzaren 25ean, asteartea, 18:30ean, Oihaneder euskararen etxean.
Arabako esperientzia komunitarioak GASTEIZERAKO EREDU? Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako Gartzen Garaio. Lautadako Euskara Komunitateko Oskar Garcia de Bikuña eta Jon Ruiz de Pinedo.
Antolatzaileak: ARABAGARA, Topagunea, Lazarraga Elkartea, ALEA eta GEU Elkartea
Babesleak: Gasteizko Udala eta Laboral kutxa
Iruzkinik ez "ERAGITEKO JANZTEN. Gasteiztar euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak"