Badakigu aurten ezer ez dela izan ohi zen modukoa; baina saiatu gaitezen ohiturak nolabait mantentzen.

Inauterien ezaugarri berezia izan diren satira, umorea, parodia eta algara elkarbanatu ditzagun.
Torrijak egingo dituzu, mozorroen desfilea etxeko pasilloan -karroza eta guzti-, Joaldun jantzita aterako zara mendira… Ikusi nahi zaitugu!!

Ez zaitez lotsatu… hobe esanda, lotsagabe bat izan zaitez eta erakutsiguzu.
Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak Instagram bitartez partekatuko ditugu. Inauterien parranda eta koloreaz, mundu birtualean behitzat, gozatzeko.

OINARRIAK

  1. Atera argazkia mugikorrarekin edo kamararekin. Zu bakarrik, maskotarekin, zure talde burbuilarekin, familiartean; beti ere asteko osasun neurriak betetzen, mesedez.

2. Instagramen profila baduzu, igo zure argazkia sare honetara eta etiketatu gaitzazu @geuelkartea. Facebook edo Twitter bitartez bidali nahi badizkiguzu irudiak igo eta eta etiketatu GEU Elkartea

3. Bestela, bidali email bidez, eta guk partekatuko dugu: info@geuelkartea.eus

4. Pertsona bakoitzak nahi beste argazki bidali ditzake.

5. Argazkiak igotzeko edo bidaltzeko epea: otsailak 11 – 18

6. Epai-mahaiak 3 saritu aukeratuko ditu eta GEU KIT bana irabaziko dute!