GEU elkartean Printzipal Antzokiak antolatutako KOTONDARRAK ikuskizunerako sarrerak eskainiko ditugu deskontuarekin.

Jaioterriko arriskuak atzean utzita, Cotton familia hirira doa bizimodu eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu eta argien artean, fabrikako ehun, hari eta makinen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina oraingoan ez daude bakarrik, eta indarrez helduko diote zoriontsu izateko desioari.

Berriro ere, txotxongiloek bide ematen digute txikienei “helduen” kontzeptuak azaltzen laguntzen diguten iruditeria, estetika eta kodeak sortzeko. Izan ere, istorioek emozioen bidez bidaiatzen dute, eta emozioek ez dute adinik.

Antzezlana ondorengo egunean izango da:

Otsailak 28, igandea, 18.00etan > KOTONDARRAK

*OHARRAK:

6 urtetik gorakoentzat

Eskaera bakoitzeko heldu bakarra onartuko da.

Kontuan izan Principal Antzokian eserleku bateko hutsunea uzten dela lagun batetik bestera nahiz eta familia berekoak izan.