Bloga
[MIKROIPUIN LEHIAKETA 2026]
GEU Elkarteak Mikroipuin lehiaketaren zazpigarren edizioa ekartzen dizue.
Aurtengo gaia SAKONTASUNA da, eta bere interpretazio anitz eta zabala onartzen da: norberak bere bidetik jorratu dezake, sormena baita muga bakarra.
Nola:
- Parte hartzaile bakoitzak ‘X’ sare sozialeko perfil pertsonaletik edo Instagrameko stories-etatik zabaldu beharko du era publikoan idatzia, edo mail bitartez bidali (komunikazioa@geuelkartea.eus).
- Gehienez 3 mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin/istorio bat izan beharko da bere osotasunean eta ez heren bat.
- Ipuina eta gero @GEUElkartea gehitu (‘X’) edota, Instagramerako bereziki sortu den plantila bitartez partekatu zuen testuak (Geu Elkartea etiketatuz) mikroipuina lehiaketan sartzeko.
- 268 karaktere edo 50 hitz izango da ipuinaren maximoa.
- Ipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
- Gaia: SAKONTASUNA
- Epea: Maiatzaren 4tik 29ra.
- Hiru sari:
1. 150 euro eta Parralen 2 pertsonentzako bazkaria.
2. 100 euro eta 25 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.
3. 50 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko. - (Pertsona berdinak ezin ditu kategoria guztiak irabazi, bakarra soilik)
- Ipuina edo istorioa euskaraz izan beharko da.
- Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere.
Iruzkinik ez "[MIKROIPUIN LEHIAKETA 2026]"