[SARRERAK DESKONTUAREKIN]: ADIORIK EZ
otsailak 26 @ 19:00 - 21:00
Oztopoak gainditzea, samurtasuna eta gizatasuna ardatz dituen istorio bat da Adiorik ez; zainketa aringarriak eta “heriotza ona” ditu gai nagusi. La Dramática Errante konpainiak aita-alaba batzuen bidaia dakarkigu, Europa osoko bide zaharrenetik egindako bidaia: Donejakue Bidea.
Bizitzari alaitasunez aurre egitera bultzatuko gaituen bidaia da antzezlan hau, bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera ere eramango gaituena. Mundu honetatik minez eta sufrimenduz joan diren pertsonei zuzendutako kantua. Azken etapa horretan, irribarrea sekula galdu gabe laguntzen duten pertsonei egindako aitortza.
Noiz: Otsailak 26, 19:00
Non: Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea)
*BAKARRIK BI SARRERA PERTSONA BAKOITZEKO (DERRIGORREZKOA DA MINTZALAGUN EOD GEUKIDE IZATEA SARRERAK ESKURATZEKO*