IZENA EMATEA
Idatzi mezu bat dalbeniz@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zein ekintzatan eman nahi duzun izena

PREZIOA

  • Bisita bakoitza 5€
  • Bisita guztiak 15€

EKINTZEN INFORMAZIOA

  • Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen

> Noiz? Ekainak 5, asteazkena, 17:00-19:00
> Non? Gasteizko Erdigunean
> Deskribapena: Zernahi garaiko ikerlan historikoek emakumeen historia isilarazi eta ahaztu egin dute -emakume ezezagunena zein ezagunena-, eta gizarteari egin dioten ekarpena. Hori dela eta, emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpenaren balioa nabarmendu eta ikustarazi nahi du ibilbide honek. Andre Maria Zuriaren plazan hasi eta Hirigune Historikoa eta Zabalgunea zeharkatuko ditu ibilbideak, eta, zenbait leku eta eraikinen bidez, emakume ugarik hainbat arlotan izandako eginkizun garrantzitsuak ezagutaraziko ditu, hala nola etxeko lanetan, ordaindutako lanetan, hezkuntzan, kulturan, artean, erlijioan, ikerketan, aisialdian eta politikan. Horrek aukera ematen du Historia berrirakurtzeko, modu zorrotzagoan eta bidezkoagoan, eta estuago lotua gure hirian bizi izan diren emakume eta gizonen errealitatearekin. 

  • Kamerarik gabeko argazkigintza tailerra

> Noiz? Ekainak 12, asteazkena, 19:00-21:00
> Non? Falerina tabernan
> Deskribapena: Tailerraren helburua argazkigintzaren oinarriak ezagutzea izango da, modu praktiko eta dibertigarrian. Horretarako, argazkiak egingo ditugu, baina kamerarik gabe. Ondoren, laborategian sartu, kimikoak erabili eta argazkigintzaren magiaren bitartez, irudi polit eta ikusgarriak lortuko ditugu. Ez da beharrekoa argazkigintzan ezagutzarik izatea. Enelu elkartearen eskutik.

  • Errekaleorreko muralak ezagutzen

> Noiz? Ekainak 18, asteartea, 19:00-20:00
> Non? Errekaleor auzoan

> Deskribapena:  Errekaleor auzoko muralak ezagutuko ditugu auzokide baten eskutik.

  • Salburuako fauna

> Noiz? Ekainak 20, osteguna, 18:30-20:30
> Non? Salburua parkean
> Deskribapena: Salburuako fauna ezagutzeko aukera paregabea izango dugu, Azaitz Unanue biologo eta txorizalearen eskutik.