Ekainean zehar proposamen ezberdinak ekartzen dizkizuegu ikasturteari amaiera emateko!
Eguraldiaz gozatzeko ibilbide gidatuak eta tailerrak eskaintzen dira.

ALDE ZAHARREKO FAUNA

Alde Zaharreko fauna ezagutzeko aukera paregabea izango dugu, animatu zaitezte!

Noiz: Ekainaren 13an, 10:00etan.
Abiapuntua: Santa Maria katedralaren plazan.
Oharra: Bakoitzak bere prismatikoak eraman behar ditu.

SALBURUAKO FLORA ETA FAUNA

Bisita gidatua salburuako hezeguneak ezagutzeko, ATARIA-ren eskutik (Salburuako hezeguneak interpretatzeko zentroa). parkeko habitatak erakusteko. Bisitaren erakargarritasun nagusia Zumetako behatokia da, non lehen planoan hezeguneko fauna eta flora ikusten diren. 

Zer: Ordu eta erdiko bisitaldian, ibilbide zirkularra egiten da.

Non: ATARIA-n

Noiz: Ekainaren 21ean, 11:30ean.

POLTSAK KOLOREZ JANTZI

Poltsa pretsonalizatuak margotzeko aukera polita izango dugu GELA HORIA-n.

Totebag naturalak diseinu ezberdinekin koloreztatuko dira bi orduko tailer honetan!

Noiz: Ekaianren 28an, 17:30ean. 

Non: GELA HORIA-n (Errementari kalea, 74)                                         

Zenbat: 5€

ESPERIENTZIA SENTSORIALA ARMENTIAN

Armentiako basotik bidaia sentsoriala egiteko aukera ematen dugu!

Ordu eta erdiko ibilbidea izango da, begiak itxita ingurunean dauden elementuez ohartzeko, beste zentzu guztiak erabiliz.

Non: Armentiako basilika
Noiz: Ekainaren 22an, 18:30ean

Zenbat: 5€