GEUkide edo Mintzalaguna izateak abantaila ugari ditu, horien artean, sarrerak deskontuarekin lortzea.
Udaberri honetan Principal Antzokian antolatu diren euskarazko ikuskizun batzuetara joateko sarrerak salgai ditugu prezio murritzean.

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Salmenta hurrenkeraren arabera egingo da, zure emailean jasoko dituzu ordainketa egiteko datuak
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian

EKAINAK 11, 19:00 ANARI 8,4€

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu.

Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.

SARRERAK HEMEN