Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

Rita, arrastoan sartzen

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle
berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth
taberna baten izena dela uste du eta Hamlet,
berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota
dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak
ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak
ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko
du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik
onena.
– Principal Antzokian
– Martxoak 26 – 20:30 
– 7,5 €

Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari

Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du.
Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean
–euskaraz, Vinaroz; valentzieraz, Vinarós– ematen
zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten;
beste batzuek, Vinaroz eta beste batzuek, Ana eta
Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu
ote zitzaion jakin nahi dute.
Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako
indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz
bitxi diren emakume, ume, trans edo beste
askoren aurkakoaz. Herri eta hirietan egindako
gorputz haien ehizaz ari gatzaizue.
Eta ehiza horretan, arkumeak eta otsoak daude
beti, korrika egin beharra dutenak eta jazartzen
dutenak, goian daudenak eta behean daudenak,
agintariak eta mendekoak… Agintzaileak eta bizirik
irauten saiatzen direnak.
– Principal Antzokian
– Apirilak 7 – 20:30 
– 7,5 €

Simplicissimus

Simplicissimus umorezko kabareta da umorearen
mugak aztertzen dituena. omenaldi bat da haien
lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena
sufritu eta sufritzen duten komikoei. Simplicissimus
kabaret musikala da zuzenean antzeztu,
kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
Simplicissimus XXI. mendeko kabareta da erroak
sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko europako
gerrarteko garaian.
Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen
bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum,
Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko
hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin
estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei
buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio
esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa.
Umorezko kabareta, musikala, XXI. mendeko kabareta.
– Principal Antzokian
– Maiatzak 12 – 20:30 
– 7,5 €
 
 
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat oazkarraga@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez, hala ere, gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen