Bazenekien maiatza, Gasteizen, poesiaren hilabetea dela? Ekimen ezberdinak izango dira, kasu honetan online.

GEU Elkartean, euskarazko olerkiak sortzera gonbidatzen zaitugu; gu GEU ere sortzaile izango gara! Helburua, sare sozialak euskarazko olerkiekin betetzea da; beraz, jasotakoak gure profiletan elkarbanatuko ditugu.

Nola parte hartu:
1. Idatzi zure olerkia, nahieran, eta gehitu zure izena edo ezizena. Bidali hurrengo email helbidera info@geuelkartea.eus edo Whattsapp bidez hurrengo zenbakira: 688 65 11 61

2. Idatzi zure olerkia, nahieran, eta gehitu zure izena edo ezizena. Sare sozial batean publikatu eta GEU Elkartea izendatu: @geu.elkartea Facebooken, @GEUelkartea Twitterren edo @geuelkartea Instagramen.

Animatu eta izan zaitez poeta!