Gasteizko MintzalagunaMatrikulazioa

Mintzalagunerako matrikulazioa

2019-09-30 2 iruzkin

EMAN IZENA: Gasteizko Mintzalaguna matrikula

 

  • Iazko mintzalagun taldean jarraitu nahi baduzu >  zuekin harremanetan jarriko gara taldearen egoera ezagutu eta mintzalagun berriak sartzeko aukera dagoen zehazteko.
  • MINTZALAGUNEAN berria bazara > IZENA EMAN behar duzu on-line galdetegia betez edo GEU elkartearen bulegoan (ordutegia 8:30 – 15:00, aldez aurretik abisatu badaezpada)
  • Aurten, LGTBI+ mintzalagun talde berria sortuko dugu. Izena eman nahi baduzu, mesedez, zehaztu galdetegiaren oharretan LGTBI+ taldean parte hartu nahi duzula.

IZENA EMATEKO EPEA: Urriaren 1etik 30era bitartean

URTEKO KUOTA >  20€
Laboral Kutxako k/k (GEU elkartea – Mintzalaguna)
ES06 3035 0080 90 0800061384   > Mesedez, ez ahaztu kontzeptuan zure izen-abizenak zehaztea eta ordainagiriaren kopia bat bidaltzea (Whatsapp-ez: 640574996 edo info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera. Taldekatua izateko ezinbestekoa izango da urteko kuota ordainduta izatea.

Izen-emate fitxak jaso bezain laster hasiko gara ikasturte berri honetarako taldeak sortzen. Banan banan izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko gara talde proposamena egiteko eta lehenengo bilera adosteko.

 
ZER DA MINTZALAGUNA?
Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Mintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… Baina denek dute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzeko eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzeko asmoa. Urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.
Bospasei laguneko taldeak izaten dira mintzalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaldunei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.
Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea. Izena emateko informazioa www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian dago eskura. Era berean, 640574996 telefonoan whatsapp zerbitzuaren bitartez informazioa eman edota zalantzak argitzeko aukera dago.
 



2 iruzkin "Mintzalagunerako matrikulazioa"

  1. Carolina Sánchez Tornero
    2019-10-15 Erantzun

    Kaixo, Carolina Sánchez Tornero naiz. Pasaden urte, mintzalagunako talde batean egon nintzen eta jarraitu naiko nuke baina ezin dut ordutegi berdinarekin jarraitu. Libre daukat asteartean eta ostiralean goizero. Eskerrik asko.

    • Naroa Cuesta
      2019-10-17 Erantzun

      Kaixo, Carolina!
      Mesedez, idatziozu zure Mintzalagun teknikariari edo info@gasteizkomintzalaguna.eus helbide elektronikora. Eskerrik asko!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna