20-21 ikasturtea joan zaigu, zoroa izan da baina azkenean espero baino hobeto ixten dugu denboraldia.

Neurri eta egoera aldaketei egokitu zarete zuen taldeetan hilabete guzti hauetan zehar; paseoan, gizarte etxeetan edota tabernen terrazetan astero mantendu dituzue zuen hitzorduak.

Zailtasunak zailtasun zuen euskara ohiturei eutsi diezue, GEU Elkartetik zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen konpromisoa eta parte hartzeagatik.

Astero biltzeaz gain, proposatutako ekintza osagarrietara animatu zarete. Aurtengo egoera dela eta, inoiz baino bisita gehiago egin ditugu Gasteiz zehar, azken hilabete hoentan Arte Ederren Museoa, alde zaharreko fauna eta Estibalizko Santutegia eraikitzera lagundu zuten emakumeak ezagutu ditugu. Mintza Ibilaldiek aurrera egin dute ikasturte osoan zehar, Gasteiz inguruko puntu ezberdinetatik paseatzen eta aurten ere parkean garbi mantentzera lagundu zuten Mintzalagunek Armentiako zaborra biltzen. Sukaldaritza saio fresko eta osasuntsuan errezeta berezi batzuk prestatu zenituzten IKAko ikasleekin batera. Eta “Araban da bai, baina…” txapelketan lehenengo aldiz parte hartu dute Mintzalagun taldeek eta saria irabazi zuten ere, opariz betetako final animatu beatean.

Uda lasaia pasatzea opa dizuegu, 21-22 ikasturteari berriro indarrez ekiteko. Urrian izen emate epea irekiko dugu eta orduan jarriko gara berriro zuekin kontaktuan.