Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, kontzertuak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

indice“HAUTSA” antzezlana

Noiz? urriaren 13an, osteguna, 20.30etan
Non? Principal Antzokian
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.
‘Hautsa’ bi anai-arrebaren bizitzan egindako ibilaldia da: Unai eta Garazi. Handitu ahala, erantzunez beteko dituzte ezezagunaren irudiak. Euskal Herriko trantsizio-urteetako gizarte aberats aldakorrak jartzen du ingurugiroa. Historiak erakusten du zein zaila den gure sinesmena aintzat hartzea aro sekular eta zientziazale honetan.
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Izena emateko azken eguna: URRIAK 10, astelehena
Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA eraikinaren atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen