SARRERAK AGORTURA BAI SOKA ZEIN OBABAKOAK IKUSTEKO
Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

SOKA antzezlana
 

  • Noiz? urriaren 25ean, asteazkena, 20.30etan
  • Non? Principal Antzokian
  • Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.
  • Izena emateko azken eguna: urriak 23, astelehena.
  • Izen emateko kontaktua: Maddalen (magirre@geuelkartea.eus)

Victoria Eugenia antzokiaren eta Tanttakaren arteko ekoizpena da, Donostia2016k eta ANTZERK3Z-ek (Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokia) sustatutako “Antzerkigintza berriak” programaren barruan.
Gimnastika irakasle batek haren ikasle bat, 11 urteko mutikoa, hilik aurkituko du, entrenamendu sokaz urkatuta. Bere inguruak baztertuta, gertatutakoaren erruduntzat jotzen baitu, Igorrek bilatzeari ekingo dio, erruaren eta erantzukizunaren arteko mugetan.
 
OBABAKOAK antzezlana
 

  • Noiz? azaroaren 14, asteartea, 20.30etan
  • Non? Principal Antzokian
  • Sarrera: 9 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa. SARRERAK AGORTUTA!!!!!
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 10, ostirala.
  • Izen emateko kontaktua: Zuriñe (zgil@gasteizkomintzalaguna.eus)

Bernardo Atxagak 1988an argitaratu zuen Obabakoak, azken hamarkadetako euskal eleberri ezagunena. Obabako unibertso literarioan murgiltzen gaitu lanak.
 
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat saio bakoitza kudeatzen duen teknikari honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Zein emanalditan eman nahi duzu izena
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun ( pertsonako 2 sarrera gehienez)

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:
Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA eraikinaren atarian
Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen