21/22 ikasturtea hasi berri da eta ekintza sorta bat prestatu dugu martxa hartzeko.

Izena eman eta gero, gure konfirmazio mezua jasoko duzu zure emailean, bertan zehaztuko da ordainketa egiteko bidea eta ekintzan parte hartzeko non elkartuko garen. Musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da ekintza guztietan, nahiz eta aire librean burutu.

Zalantzak badituzu edo izena eman eta gero ekintzara ez bazara etorriko, mesedez jarri zaitez gurekin kontaktuan: mintzalaguna@geuelkartea.eus / 945 222 153

Hegaztien migrazioa

Salburuako hezeguneetara hurbilduko gara ornitologo batekin hegaztiek garai honetan dituzten migrazio ohiturak ezagutzera.

Noiz: Urriak 14, osteguna, 17:00-19:00
Non: Salburuako parkeko puntu zehatz batean
Zenbat: 2€

Santa Isabel hilerria

Santa Isabel hilerria eta XIX. eta XX. mendeetako estilo artistiko ezberdinak hilerriko panteoietan ezagutzera hurbilduko gara.

Noiz: Urriak 25, astelehena, 17:00-19:00
Non: Santa Isabel hilerriko sarrera nagusian
Zenbat: 2€

Mintzalaguna aurkezpena

Dazz Tabernan elkartuko gara Aitor Vinagret aktorearen bakarrizketaz gozatzera, pintxoak GEUre esku!

Noiz: Azaroak 12, ostirala, 18:30
Non: Dazz tabernan, Aiztogile K., 60, 01001 Gasteiz, Araba
Zenbat: Doan

Katedrala 3D

VR teknologiari esker Gasteiz herrixkako lehen etxolak ikusiko ditugu, Santa Mariaren bilakaera eta beste hainbat gauza.

Noiz: Azaroak 18, osteguna, 17:00-18:15
Non: Santa Maria Plaza, 3, 01001 Gasteiz, Araba
Zenbat: 5€

Joskintza tailerra

Madd Moda tailerrean proiektu bat eratuko dugu goiz batean. Aurretiko ezagutza joskintzan ez da beharrezkoa.

Noiz: Abenduak 18, larunbata, 10:00-14:00
Non: Eskola K., 10, 01001 Gasteiz, Araba
Zenbat: 25€