Mintza txotx 2016!
Aurtengo uzta aparta izan dela diote Euskal Herriko sagardogileek. Araban 120.000 litro inguru egin dituzte, erdia sagardoa eta beste erdia muztioa. Gasteizko Mintzalagunetik Arabar sagardoa probatu eta euskal giroan egun osoko plan ederra proposatzen dizuegu.
Aramaioko Iturrieta sagardotegian mintza eta txotx egiteaz gain Elosuko Euskal Buztigintza museoa ezagutu eta poteorako tartea ere izango dugu.
Mintza txotx 2016
Noiz? Otsailaren 27an, larunbatean
Zer? Euskal Buztingintza Museoan bisita gidatua + Ibarratik poteoa + Iturrieta sagardotegian bazkaria
Irteera: goizeko 11.00etan Europa Jauregitik
Buelta: 18.30ak aldera
Sagardotegiko menua: txorizua sagardotan, makailu tortilla, makailu takoak piperrekin, txuletoia, idiazal, etxeko menbriloa eta intxaurrak + sagardoa
Prezioa: 40 €
Izena emateko: idatzi mezu bat zure izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera eta konfirmazio mezua jasoko duzu kontu-korronte zenbakiarekin.
Aurreko urteetako argazkiak:
* Mintza txotx 2015
* Mintza txotx 2011
Iruzkinik ez "Mintza txotx 2016!"