Ikasturte honetan proposamen berri bat dugu zuentzat: Mintza ibilaldiak!
Hilean behin, eta igandeetan, 2 ordutako ibilaldiak egingo ditugu Gasteiz inguruetan.
Otsailaren 24an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu urteko lehen ibilaldiari. Un Toque de Laurel tabernan izango da gure abia puntua, eta bertatik Salburuako hezeguneetara joango gara.
Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko.
 
IZEN EMATEA:
Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.
Parte hartzea doakoa da.
 
Animatu zaitez mintzalagunekin ibiltzera!!