Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.
Martxoaren 15ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu urte berriko lehenengo ibilaldiari. Ibiltaria eskultura izango dugu gure abiapuntua.
Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza Ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko: kbiguri@yahoo.es