LENAO talde oñatiarrak 2015eko irailean atera zuen bere lehen diskoa 3 urteko ibilbidearen testigantza guztien eskura jarriz, sare sozialetan eskuragarri jarri baitzuten. Urte guzti horietako konposaketa lanaren emaitza izan ziren, Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazoren gidaritzapean, grabatu zituzten 11 abestiak.

lenao-web

Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal…), Egoitz Olalde (Sharon Stoner, Sorkun…), Joxeba Aranburu (Bitz…) eta Ander Etxaniz (Gas, Kepa, Ander Ta Animaliak…) dira Lenao osatzen duten musikariak. Azken honen margolanetan oinarritu da gainera diskoaren diseinua.

LENAO taldekoek diotenez, The Band, Neil Young, Wilco eta beste hainbaten iturritik edanda saiatzen dira jorratzen bere musika, beti ere beren soinu propioa landuz, garai bateko rock soinu naturalak bilatuz baina baita pop estiloan murgilduz ere.

2016ko otsailean atera dute diskoa formatu fisikoan eta honen karietara hurbilduko zaizkigu Gasteizeko Parral tabernara.