Deialdi honen bitartez, GEU Elkarteko lantaldera batuko den kide berria bilatzen da.

Deskribapen orokorra:

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin.
Gaur egun elkarteak kulturan, aisian eta mintza praktikan aritzeko hainbat programa eta ekintza eramaten ditu aurrera. Administrazio publiko ezberdinekin harremana, zein bestelako eragile eta agenteekin elkarlana da lanerako oinarrietako bat. Finantzazio iturriak bideratzeaz, diru-laguntzak eta zuriketak aurkezteaz zein elkarteko administrazio kudeaketa egunera eramateaz arduratuko da postua betetzen duen lankidea. Horrez gain, lan-taldeko barne funtzionamendua koordinatu eta kanpo ordekaritza burutu beharko du.

Gasteizen egonkortuta dagoen proiektu kultural, anitz eta euskaltzale baten alde lan egiteko aukera eskaintzen da.

Lanpostuaren zereginak:

  • Gasteizko euskalgintza eta gizartean eragiten duen elkarte baten koordinazioa aurrera eramatea
  • Administrazio eta beste erakundeetan elkartearen ordezkaria izatea
  • Lan-taldearen giza baliabideen ardura eraman
  • Lagunta eta hitzarmenen kudeaketa 
  • Altxortegiaren kudeaketa eta erlazionatutako zereginak burutzea

Ezinbestekoa:

  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
  • Giza-baliabideetan, Lan-harremanetan, Administrazioan edo erlazionaturiko ikasketak izatea

Baloratuko da:

  • Gasteizko elkartegintzan eskarmentua izatea (gizarte mugimenduan eta euskalgintzan)
  • GEU Elkarteko bazkidea izatea
  • Jarrera konprometitua, dinamikoa, izaera planifikatua eta jendaurreko harremanetan eskarmentua
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
  • Komunikazio eta teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Langabezian egotea
  • Gasteizen erroldatuta egotea

Lan-baldintzak:

  • Kontratu mota: sei hilabete + mugagabea (Legea)
  • Lanaldia: Jardunaldi osoa
  • Probaldia: hilabete 1
  • Soldata: 25.000-30.000 €

Prozesuan parte hartzeko:

CV osatua eta aurkezpen gutuna.

Bidali zurea info@geuelkartea.eus helbidera.